| |
Nor
garen
Ermuko Foroaren Aurkezpen Laburra
ERMUKO FOROA euskal herritarren elkarte bat da, lanbide desberdinetako
lagunez osatua, batez ere, unibertsitateko irakaslez. 1998ko otsailaren 13an
sortu zen, ETAk Migel Anjel Blanco, Ermuko zinegotzia, hil ondorentxoan, 1997ko
uztailaren 12an.
Migel Anjel Blancoren bahiketa ankerrek eta ondorengo hilketa
hotzak sekulako erantzuna izan zuen Euskal Herrian eta Espainian. Jendea uholdeka
atera zen kalera, herri eta hirietan, hilketaren berri izan ostean. Amorruari
eutsi ezinik atera ziren kalera, ETAren ekintza bortitzak gaitzetsi guran. Europako
Elkarteko kide izatera heldutako Estatu demokratikoan ezin zitekeen indarkeriarik
onartu.
Milioika manifestariok, gainera, alderdi politiko demokratikoei
eta Estatuko erakundeei tinkotasuna eta batasuna eskatzen zieten, ez bakarrik
ETA azkenik mendean hartzeko, baita Herri Batasunako haren kideak ere. Horrela
sortu eta gorpuztu zen Ermuko Espiritua, espainiar demokratek ETAren nazionalismo
itsuaren aurka hartutako ebazpiderik garbiena.
1998ko otsailaren 13an jaiotako Ermuko Foroaren sortzaileen artean ondokook
zeuden: Vidal de Nicolás, Agustín Ibarrola, José Luis Lopez
de Lacalle, Carlos Totorika, Jon Juaristi, Mikel Azurmendi, Francisco Doñate,
Iñaki Ezquerra, Edurne Uriarte, Fernando Savater, Cristina Cuesta, Javier
Corcuera, Raul Guerra eta Txema Portillo.
ERMUko FOROAk, ez du alderdi politikoen ordezko zereginik bere lepo hartu nahi,
eta bere jardunbidea honako lau oinarriotan ezarririk urratuko du:
* Terrorismoaren salaketa eta aurkakotasun osoa Euskal Herrian. Era berean,
terrorismoaren itzala zaindu, aldeztu edota babesten duten erakunde politiko,
talde kultural eta antzekoak ere salatuko ditu. Esaterako: Batasuna, honen adar
gaztea Jarrai-Haika, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta beste hainbat, Espainiako
Justiziak legez kanpo jota dituenak. Ermuko Foroak, bestalde, bere jardunean,
beti izango ditu gogoan terrorismoaren biktimak, haien aldeko jarrera eta begirunea
izanik. Zoritxarrez Foroa bera ere biktimen artean dago, 2000ko maiatzean hil
baitzuten José Luis López de Lacalle, gure taldekidea eta kazetaria.
* ‘Euskal arazoa’ deritzona konpontzeko ez dugu
onartzen beste esparru politiko-instituzionalik, Espainiako Konstituzio demokratikoan
eta Euskal Autonomia Estatutuan zehazten dena baino, bide horretatik heldu baikara
Europan diren lurraldeetako autogobernurik altuenera.
* Ez dugu onartzen inolako
negoziazio politikorik Estatu espainiarraren eta Euskal Herriko erakundeen eta
ETA talde terroristaren artean. Ez dago egitasmo politikorik, ez estatutu edo
konstituzio aldaketarik, ETA desagertzea baldintzapetuko duenik. Gaizkile horiekin
ez da inolako aitzakiarik erabiliko. ETArekin erabiliko den negoziazio bakarra
eta legezkoa, taldea apurtu eta men egiteko baldintzak ezartzekoa bakarrik izango
da: armak uztea adosteko, presoekin zer egin ebazteko, birgizarteratzeko neurriak
hartzeko eta abar.
* Azkenik, ERMUKO FOROAk
terrorismoa behin betiko baztertzeko behar-beharrezkotzat jotzen du Espainiako
eta Euskal Herriko indar konstituzionalisten batasun estua, hau da, Konstituzioa
eta Estatutua ordezkatu ezineko oinarritzat hartzen dituztenen batasuna, euskaldunon
artean eta euskaldunon eta espainiarren artean elkar-bizitza baketsua eta iraunkorra
lortzeko. Euskal Herrian -eta Madrilgo Parlamentuan- bateratsu lan egiteko elkartasuna,
terrorismoak dirauen artean, alderdi horiek Espainiako politikagintzan eta terrorismotik
kanpoko beste gaietan bakoitzak bere bideak urratu arren (osasun arloan, hezkuntzan,
kanpo-politikan eta abar)
Batasun horren muina Alderdi Sozialistak (PSOE) eta Alderdi Popularrak (PP)
baino ezin izango dute ezarri, Espainiako Gobernua zuzentzeko gai diren bi alderdi
bakarrak.
Vidal de Nicolás
izan da, urte luzez, Ermuko Foroko Presidente.
Erakundearen sortzaileetarikoa dugu, gainera. Olerkaria da, eta 50 aldera behin
baino sarriago sartu zuten espetxean, Francoren aurka ekiteagatik, eta Bizkaian
Comisiones Obreras sortzeagatik. Vidal de Nicolás bizkartzain bik babestuta
dabil 2000. urtetik.
2005eko ekainean Mikel Buesa
izendatu zuten Ermuko Foroko Presidente.
Mikel Buesa Unibertsitateko katedraduna da. 2000. urtean, honen anaia, Fernando
Buesa, Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagia, ETAk hil zuen.
Azalpen luzeagoa nahi baduzu, sakatu
hemen
|